Euskal Biobankua ospitaleen eremuko plataforma da, oinarrizko ikerketa klinikoa sustatzera orientatua, prebentzioa, diagnosia eta diana terapeutikoen aurkikuntza errazteko tresnak sortzea errazteko.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egiaztatu zuen 201ko uztailaren 20an Euskal Biobankuaren funtzionamendua eta, ondoren, B.0000140 zenbakiarekin erregistratu zen Biobankuen Erregistroan 2012ko uztailaren 23an. Ziurtagiri horrekin, Ikerketa biomedikuaren 14/2007 Legean eta 1716/2011 Errege Dekretuan bildutako kalitatearen kudeaketan, trazabilitatean edo biosegurtasunean baldintzak betetzen dituela egiaztatzen da.
Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioa-BIOEF da Euskal Biobankuaren titularra, eta sare-egitura bitartez, Osakidetzako, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko eta Onkologikoko osasun zentroek hartzen dute hartan parte. Biobankuaren sare-egitura horrek, prozesuak homogeneizatzeaz gain, gaixoen trazabilitatea eta jarraipena errazten ditu, Euskadiko osasun sistemako ospitale nagusietan. Baimen informatuarekin, gaixoaren laginak lortzea eta bere bizitza osoan izan ditzakeen gaixotasunei buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen du, luzeran ikerketak burutzeko eta baita hainbat gaixotasunen, bizi ohituren eta ingurumenaren arteko eraginak aztertzen dituztenak ere, gaixoa ospitalera edo ospitale baten barruko zerbitzuetara gerturatzerik ez duenean ere.
Osakidetza, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila eta Onkologikoa zentroek akordio bana sinatu zuten BIOEF-rekin lankidetzarako. Horien ondorioz, ikertzeko eta indarrean dagoen araudiaren arabera sortutako laginak kudeatzeko eta lagatzeko funtzioa Euskal Biobankuari esleitzen diote. Gainera, Euskal Biobankua Espainiako Neumologia eta Kirurgia Torazikoko Elkarteren (SEPAR), eta Loaren Espainiar Elkartearen (SES) laginen kudeatzailea da eta Espainiako EPIC taldearen (Dieta eta minbiziari buruzko ikerketa prospektiboa) DNA ateratzen duen zentroa da. Azken honetan, Europako EPIC proiektuaren barruan, 5 autonomia erkidegok hartzen dute parte.
Biobankuak gizarteko laginak, kasu-kontrolak eta kohorteenak biltzen ditu honakoetatik:
Era berean, Euskal Biobankuak patologia ugariren laginak biltzen ditu, besteak beste, bihotzeko gaixotasunak, diabetesa, alterazio metabolikoak, arnas-gaixotasunak, minbizia, gaixotasun neuromuskularrak, buruko gaitzak eta gaixotasun arraroak.