Zer da biobankua?
Material biologikoa eta hari lotutako datuak, ikerketa biomedikua burutzeko bilduak, prozesatuak eta banatuak biltzen dituen gordailua da. Horretarako, laginaren kalitatea eta gaixoen konfidentzialtasuna bermatzen duten azpiegiturak, teknologia eta legezko esparru etikoa dituzte.
Zein dira Biobankuaren jarduerak?
Gaixoaren baimen informatua lortutakoan, Biobankuak hau ematen du:
Zein motatako Biobankuak daude?
Biobankuak betidanik sailkatu dira haien xedearen arabera: ikerketa, forentseak, transplanteak, terapeutikoak eta besteak; baita lagin motaren arabera ere: Tumoreak, odola, DNA, Burmuina eta besteak.
Nor da Euskal Biobankua funtzionamenduaren arduraduna?
Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioaren (BIOEF) funtsezko funtzioetan dago Ikerketarako Euskal Biobankua kudeatzea. Osasun sailak sortu zuen BIOEF Euskal Osasun Sisteman ikerketa eta berrikuntza sustatzeko, 2003ko otsailaren 21eko EHAO-ean irakur daitekeenez.
Osasun-sailak, Osakidetzak eta Onkologikoak akordio bana sinatu zuten BIOEF-erekin haien lagin biologikoen kudeaketa ikerketa xedearekin Euskal Biobankua emateko.
Nork eman du baimena Euskal Biobankua sortu eta martxan jartzeko?
2009ko ekainak 10ean onartu zuen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Euskal Biobankua sortu eta martxan jartzea.
Zein lege dagokio lagin biologikoen kudeaketari gehienbat?
Ikerketarako lagin biologikoen kudeaketarekin lotutako lege-esparrua hau da: 14/2007 Legea, uztailaren 3koa, Ikerketa biomedikuari buruzkoa, 15/1999 Lege organikoa, abenduaren 13koa, Nortasun Datuen Babesekoa, 41/2002, azaroaren 14koa, gaixoaren autonomia arautzen duen oinarrizkoa, eta informazio eta dokumentazio klinikoko eskubide eta betebeharrekoa, eta 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, zeinaren bitartez 15/1999 Lege organikoa onartzen den, abenduaren 13koa, aldi baterako datuak babestekoa.
Gainera, ondorengo hitzarmenak, zuzentarauak eta nazioarteko adierazpenak ere bete behar dira:
Zein dira ikertzailearentzat laginak Euskal Biobankua bitartez eskatzearen abantailak ?
Patologia zehatz baten laginen bildumak luzeran jarraipena egiteko edukitzea ahalbidetzen dio. Horrela, ikerketa burutzeko eta balioztatzeko denbora murrizten da.
Gainera, Euskal Biobankuak bere nodo guztientzat plataforma informatiko bakarra du eta, ondorioz, zentro desberdinetako emaileak bikoiztea saihesten du eta, gainera, Euskal Osasun Sisteman zentro anitzeko ikerketak egitea ahalbidetzen du.