Ehun neurologikoak emateko programari laguntzeko aukera duzu diru-ekarpenen bidez. Zure ekarpenak, txikia bada ere, neurologiko gaixotasunaren ikerketan aurrera egiteko funtsezko tresna izaten lagunduko dio Euskal Biobankuari.
Ekarpen hori Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa-rentzat izango da (BIOEF) www.bioef.org, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak sustatutakoa eta Euskal Biobankuaren funtzionamenduaren eta ehun neurologikoak emateko programaren arduraduna denari.
Gaixoen eta ikertzaileen taldeen izenean, mila esker.
Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioa
Laura Sánchez Bas
Asua Enparantza 1.
48150 Sondika
Tel.: +34 (94) 453 6144 / +34 (94) 453 6890
emaila: laura@bioef.org
biobancovasco@bioef.org
2006rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa sustatzeko Xedapen Osagarriak hartzen ditu. Sozietate-zergaren Legearen testu bateginaren 35. art. arabera, martxoaren 5eko 4/2004ko Lege Errege Dekretuak onetsia (martxoaren 11ko EAO) ikerketa eta garapen jarduerengatik deduzitu daitekeela onesten du.
Dedukzio hori nola kalkulatu nahi baduzu eta adibide bat ikusi nahi baduzu, hemen sakatu.
Dirua emateko asmoa gauzatzeko moduak:
Zure eskura jarriko ditugu ikerketarako laginak emateko Programari dirua emateko asmoa gauzatzeko hainbat aukera:
Emate Anonimoa:
Emaileak BBK-ko Osasun Berrikuntza eta Ikerketaren Euskal Fundazioaren kontuan sartuko du dirua
Dirua ematea ziurtagiriarekin (partikularrentzat):
Emateko akordioa (enpresentzat):
Ehun neurologikoak emateko programa finantzatzeko lankidetza-hitzarmenak (enpresentzat):
Enpresa pribatuekin lankidetza akordioak sozietate-zergetan deduzitu daitezke.